XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aurki daiteke gaur eguneko idazle askoren lanetan: planoen pilaketa, zoom erako hurbilketak e.a.

(20) Badira, bai, euskal filmeak.

Laburmetraietan gai asko erabili dira dokumental gisa euskaraz.

Luzemetraiak ere badira, azken urteotan eginak, batez ere.

Batzuk aipatzekotan, hona zenbait: Amalur, Mikelen heriotza, Akelarre, Tasio, Hamaseigarrenean aidanez, Kareletik, Kalabaza tripontzia...

(21) Zuzendarien artean, I. Uribe, Elias Kerejeta, Montxo Armendariz, Pedro Olea, Enrike Urbizu, A. Lertxundi, K. Izagirre, J.M. Tuduri.

Artisten artean, P. Bisquert, I. Arias, M. Garmendia, I. Agirre, E. Lizarralde, K. Badiola, X. Elorriaga...

(22) Euskarak kultura eta teknika arloan egin diren abantaila guztiak behar ditu, bizirik iraungo badu.

Zinearen bidez iristen zaigu gaurko zibilizazioaren hainbat izpi; beharrezkoa dugu, beraz, euskarazko zinea ere.

(ARIKETA PRAKTIKOAK)

1. TESTUA

Bi eratako oharpenak jaso ditu narratzaileak elaberriaren pasartean: ikusten dena eta entzuten dena.

- Altabozetik trenen berri ematen ari dira, behin eta berriz, frantsesez eta ingelesez.

Tren geltokietako jendearen zurrunbiloan eta joan-etorrian sartzen gaituzte ohar horiek.

- Planoei dagokienez, honako hauek, behintzat, argiak dira:

- Geltokiaren plano orokorra

- Anden baterako bidea ibai bati jarraitu behar diozu...

- Zure trenaren ondoan lehen klasea, bigarren klasea...

- Beste tren baten iritsiera tren bat gelditu da...

- Gisèle, trenetik atera eta itxaron gelara sartzen da

- Gisèle bakarrik, jendez gainezka dagoen itxaron gelan

- Zinea kamara batek jasoko balitu bezala eman ditu xehetasunak, handitik txikira.

Plano orokorretan lehen planora urratsez urrats hurbildu da.

Kontestu horretan indar handia hartzen du Gisèleren bakardade horrek.

2. TESTUA

Sei ahapaldiko olerki honetan ere handitik txikira ematen dira urratsak.

ZOOM delako teknikaz baliatuko balitz bezala, olerkariak gero eta xehetasun gehiago ematen dizkigu, banku txurian dauden maitaleengana hurbilduz.

Honako hauek dira pausoak:

- Zeru sapaira begirada

- Mendi hegiak eta basoak

- Itsas txoriak hegaz eta txalupak dantzan uretan

- Parke ixileko banku txurian udazken giroko harremana

- Gau ezkilaren oihartzunak areagotzen du bakardade giroa

- Maiteminduek estuki besarkatzen dute elkar udazkeneko haize bolada tartean.